XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduko giroan zegoen kezka zen eta gure hizkuntzak iraun dezan nahi badugu, bide bakartzat jo eta jotzen delako.

UEUren lorpena ideia hori unibersitate-giroan txertatu ahal izatea izan zen.

UEUk eginiko bigarren ekarpena, euskara erreminta bezala erabiltzetik datorkio.

Udako Euskal Unibersitateak lehen urratsak eman zituenean euskara landugabeko hizkuntza zen anitz alorretan.

Tradiziorik ez zegoen.

Artean, euskara batua izenaz ezagutzen dugun hizkuntz molde bateratua ume jaioberria zen eta etsai askori egin behar zien aurre.

Euskara unibertsitate-ideiak adierazteko tresna bihurtu nahi bagenuen, hizkuntza trebatu behar zen.

UEUk egungo euskara modernoaren garapenean garrantzia oso handia izan duenik ezin daiteke uka.

Ikastaroetan erabiltzen ziren gaiak euskaraz azaldu behar izateak, sortzen ziren arazo linguistikoei erantzuna eman beharra agintzen zuen.

Euskara zientifiko-teknikoaren kasuan esaterako, matematikazko esamoldeak finkatzeko (hau da 2 bider 2 berdin lau esan behar dugula finkatzeko), 1976.ean Ustaritzen eginiko arratsaldetako mintegiak gogora ekartzea baino ez dago.

Gauza bera esan liteke lexikoaren zehaztapenak edota maileguzko hitzen ebakeraz.

Antzeko bilerak 1980rarte egin ziren gutxienez eta oraindik orain, medikuntz sailean adibidez, anatomiazko hiztegia finkatzeko horrelako mintegia antolaturik daukate.

Joan den XVII. UEUren baitan (1989.ean) ospatutako Euskal Kimikari Ikerlarien Hirugarren Biltzarreko sarrera-hitzaldian Jose Mari Elortza doktoreak esandakoa aipa daiteke orain: Kimika saila sortu zenean 1977.ean, liburu bakarra zegoen kimikaz euskaraz, gerra aurrean argitaratutakoa.

Hiru urteren buruan hamarretik gora argitaratu zituen UEUk.

Egun darabilgun kimikazko euskal terminologia orduantxe sortu eta finkatu zen.

Langintza honetan UEU ez da bakarrik aritu, ELHUYAR eta UZEI taldeek eta Leioa inguruko irakasle-taldeak ere zeresan handia izan dute eta dute euskara zientifiko-teknikoren bilakaeran, baina lehenago aipatu bilera horietan talde horien ordezkariek parte hartu zuten.